XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- lurraren egiazko jabe bakarra dela Jainkoa, eta gizon bat ez dela sekulan, ontasunak beretzat metatuz, besten lehertzaile izan behar.

Isai profetak ere bortizki erasiatuko ditu bere denborako aberats-nahi zonbait: Zorigaitz, etxea etxearen gainean eta landa landaren gainean bildu nahiz ari direneri, toki guzia berek hartzen dutela eta herrian bakarrik gelditzen!.

Moisen denborako ixtorioak bazterrerat utzi behar ditugula? Egungo gure arranguren artean, utz bagineza Mois mintzatzerat!

PIKASARRITIK LANDABURURAT 1-VIII-1974 Zertako aipatzen ditugun egun Pikasarria eta Landaburua?

Urte-muga eta mende-muga batzuen karietarat, on baita lehengo gertakari zonbaiten orroitzapena atxik dezagun.

Duela 150 urte, 1824-ean, Baionako apezpikutegiak erosi zuen Hazparnen Landaburua deitu etxea, sortu berriak ziren misionestak han ezartzeko.

Eta misionest horien asmatzailea eta lehen buruzagia zen Aita Garat, Hazparne Pikasarriko semea, duela berrehun urte sortua; xuxen xuxena mintzatzeko, duela berrehun eta bat urte, 1773-an.

Nor zen apez hori, on da zonbait lerroz bederen aipa dezagun, (...).